• PAREGABEKO INGURU BATETAN
    Naturarekin bat

    Espazio-denboran bidai bat non mendia eta elementuak bere betidaniko erritmoa ezartzen duten.

    Ongietorri Ezagutuiguzu
  • GIPUZKOA ERDI ERDIAN
    Kokapen liluragarria

    HERNIO Mendiaren alboan, BEAMA-ko txokoa, itsasorantz txakoli eta garai bateko ferrerien lurretatik jaisten den izkutuko bailara.

    Ongietorri Ezagutuiguzu
  • ZERBITZU GUZTIAK ESKAINTZEN DIZKIZUGU
    Zure neurrira jarduerak

    Itsaso eta mendien arteko ibilbideak, bertako gastronomia eta baserrien kultura. Euskal Herria ezagutzeko abiapuntua.

    Ongietorri Ezagutuiguzu
Ammonite Proiektua
XVI. mendeko garai bateko Artaunsoro baserrian

Bizileku ezberdinak. Mendiz inguraturik, gune independiente eta elkarte espazioekin, egur suak eta hurruntasunak deskonektatzen laguntzen dute. Kostaldetik eta barnekaldetik gertu kokapen estrategiko batetan, gure herrialdea eta bere ohiturak ezagutzeko proposamen ezberdin bat da Ammonite. Animaliak onartzen dira.

  • Lagunarteko gune bat
    ELKARTEA

    Etxe barruan sukalde handi bat dugu, elkarte moduan, nahi duenarekin batera erabil daitekeena. Lagunarteko giroan. Aspaldidanik Euskal Herrian egin ohi izan den bezala.

    Kontratatu Zure egonaldia
  • kanpokaldean otorduak
    PARRILLA

    Nahi duzen guztiaren esku, eta eguraldiak laguntzen duen guztietan, kanponkaldean parrillak egin daitezke. Gau izartsu batetaz gozatzeko, plan ezin hobea. Nahi duzuenontzat ere, baratze ekologikoa dugu ere.

    Kontratatu Zure egonaldia
  • sukalde independienteak
    ZUK NAHI BEZALA

    Borda eta estudioak berezko sukaldeak dituzte, bisitariak nahi duena sukaldatu dezakelarik. Laguntza beharko bazenute, eskatu lasai. Olioa edo beste ahaztu baduzu, lasai, denda koxkor bat dugu etxean, beharrezko lehengaiez hornituta.

    Kontratatu Zure egonaldia
Gure aukera
ARGAZKIAK
  • Jordi eta Angélica, Bartzelona

    Urtero Katalunia eta Balentziatik, talde koxkor bat, gure motorrekin Gipuzkoako sagardotegi eta txakolindegietan zehar txango bat egitera etorri ohi gara, eta oraingo honetan, Hernio mendi ingurua ezagutu nahi genuen. Ammonitetik gertu sagardotegi bat eta txakolindegi bat aurkitu ditugu, kilometro gutxi batzuetara, eta nahi dugunean beraiek kontratatu diguten autobusez aterpetxera lasai itzul gintezke. Oso ondo zaindu gaituzte eta zerbitzu ezin hobea eskaini.

  • Andre eta Monika, Alemania

    Gure bi alabekin igaroaldi baterako txoko lasai baten bila genbiltzan, nire emazteak hainbeste maite dituen irakurketa eta mendi martxak egin ditzan, inguruko mendietan zehar baditu leku aproposak; berriz ni, nire alabekin Zarautzen surfa egiten gozatzen nuen. Hori dena hemen aurkitu dugu. Gauez, kanpoan duten parrilaren inguruan, egunez bizi izandakoari buruz hitzegiten genuen, izarren azpian, ametsezko egonaldi bat izan da.

  • Cecille eta Martine, Bordele

    Normalean Donosti bisitatzen dugun lagun pare bat gara, gustoko ditugu bere alde zaharra, pintxoak eta nola ez, ondartza inguruko ibilaldiak; baita ere erosketatxo batzuk, eta etxera bueltan. Baina oraingo honetan, barnekaldea ezagutu nahi genuen, bere mendiak, kostatik gehiegi urrundu gabe, eta Ammoniten leku egokia aurkitu dugu bertatik mendi ibilaldiak hasi eta gero bueltan erlaxatzeko. Bertako baratza ekologikoko berduratxoak gomendatzen dizkizuegu, ederrak.

Bisitaiguzu
Zure egonaldia diseina ezazu

Zein espazio duzue gogoko?

(Erabilgarritasuna jakiteko egin klik bakoitzean)
Yurta Estudioa Borda Aterpetxea

Jardueraren bat egitekotan al zarete?

Zuzenean lekua hartu edo alokatu nahi baduzu, edota lekua dagoen jakin nahi baduzu, idatz iezaguzu info@ammoniteweb.com e-mailera

Erreserbatu BIDALI

Bidali aurretik, gure pribatutasun politika irakur ezazu.

Kokapena eta garraioa
NOLA IRITSI
Ernio eta itsasotik gertu

KOKAPENA

Naturaren erdian, AMMONITE Ernio mendiaren ondoan dago, Gazume eta Santa Engrazia artean, Gipuzkoan eta Donostitikan gertu, autoan 40 bat minutura, edota Zarautzetik ordu erdira gutxi gorabehera.
Errezilgo udalerriaren barnean dago, baina bertatik pixkat urrun, mendian dagoenez eta pista bati esker heltzen da bertara.

GARRAIO ETA TRANSFER AUKERAK

Nahi izenez gero, Asteasu edo Aiatik garraiatzeko, bertako garraioa dugu.

Taldeentzako taxi edo bus alokairu zerbitzua ere.

Ez arduratu nola iristeari edo garraioari buruz, behar duzuen eskaintza prest dezakegu.

NOLA IRITSI

AMMONITE-ra iristeko ez da ERREZILERA joan behar!!!, bertatik bidea oso luze egiten da eta ez dago adierazpenik bidean.
Bertara iristeko beste aukera batzuk daude (autoz, oinez, bizikletan, busez edota trenez), ondorengo mapan zehazten dizkizuegu.

Kokapena GPS bidez

Latitudea 43º 12' 25,52" N Longitudea 2º 10' 23,86" W UTM 30 Koord. X 567,156,90m Koord. Y 4,784,143,94m

0
ATERPETXEKO LEKUA
0
EKIPATUTAKO GUNE INDEPENDIENTEAK
0
ELKARTE SUKALDE ETA GUZTI
IBILBIDE ETA JARDUERA KONBINAZIOAK